DONIBANE LOHIZUNE 2020

ETORKIZUNA HERRITARREN TALDE EKINTZAREN BIDEZ PRESTATU BEHAR DUGU !

GURE HIRIA ALDATU DA, BAITA BIZTANLEAK ERE !

 

Garaia da geldialdi bat egin eta behar diren galderak pausatzeko, aterabideak gogoetatzeko, proposamenak egiteko eta Hirikoekin proiektu berria eraikitzeko. 

Helburua eztabaida idekitzea da, Lohizundarren iritzia funtsezkoa baita : 

ETORKIZUNARI SO GAUR EKITEKO enei idekia da, Lohizundarrak, bertan lan egiten dutenak, oporretan jiten direnak eta gure hiria, Kortsarioena, maite dutenak biltzeko.

 

ETORKIZUNARI SO GAUR EKITEKO 2020ko udal hauteskundeei begira Lohizundarrak muinean hartzen dituen gogoeta mugimendua da. 

Gure hiria maite dugulako, urteetan zehar, esperientzien bidetik, engaiamendu bat landu dugu, ikuspegi berri batekin. Ikuspegi orekatu eta dinamikoa, planteamendu BAIKOR batean non herritarren bizi kalitatea eta turismo zein ekonomia erakargarritasuna uztartzen diren.

 

Zatoz gure mugimendura, galderak egiteko, aterabideak pentsatzeko, eztabaida elikatzeko, hauek baitira gure ustez demokraziaren eta elkarbizitzaren osagai nagusiak.